sábado, 10 de enero de 2009




  • ZER DA?


Down sindromea 21. kromosoma bikotean agertutako kromosoma extra baten presentziak eragindako nahaste genetikoa da, 21. bikoteko trisomia delakoa, alegia. Nahaste honek kasu bakoitzaren arabera aldakorra den atzerapen mentala du ezaugarri, baita zenbait ezaugarri fisiko deigarri ere.

  • SARRERA:

Hurrengo lerroetan, gure gizartean presentzia handia daukan gaixotasun bat gertuagotik ezagutzea izango dugu helburu, Down sindromea gertuagotik ezagutzea, alegia. Horretaz gain, gaixotasun hau gaur egungo hezkuntza sistemaren barruan aztertzen saiatuko gara, Down sindromea duten haurrek eduki ditzaketen arazoak ezagutu eta hauen aurrean jasotzen dituzten laguntza ezberdinak azalduz.

domingo, 30 de noviembre de 2008

DOWN SINDROMEA ETA HEZKUNTZA